Urolako Komunikazio Taldeak (UKTk) GUKA argazki lehiaketa jarri du martxan. Atal berezi honetan bilduko ditu komunikazio taldeak lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak. Animatu, eta parte hartu!
Martxan da GUKA argazki lehiaketa

Aisia

Uda sasoiarekin dator GUKA argazki lehiaketa. UKTk hainbat sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean, hala nola epaimahaiaren saria, erabiltzaileen saria eta botoa ematen duten herritarren artean zozkatuko den saria. Herritarrek irailaren 10era bitartean bidali ahal izango dituzte irudiak e-posta edo Whatsapp bidez nahiz webgunera zuzenean igota.