Ikasleen aldarrikapenekin hasi dituzte herrian Martxoaren 8ko ekintzak

Iraia Oteiza 2024ko mar. 8a, 12:56

Herriko ikastetxeetako ikasleak udaletxe azpian elkartu dira goizean, eta ikastetxeetan prestatu dituzten berdintasunerako mezuak utzi dituzte bertan. Azkoitiko Udalak udaletxeko balkoian zintzilikatu ditu aldarrikapen mezu guztiak.

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikapenerako eguna ari da izaten Azkoitiko ikastetxeetako ikasleentzat ere. Udaletxe azpira gerturatu dira goizean, berdintasunaren alde eskoletan egin dituzten aldarrikapen mezuak uztera. Berdintasunaren aldeko mezu horiek udaletxeko balkoian zintzilikatu ditu udalak, eta gaurko egunerako prestatu dituen motxila moreak banatu dizkie bertaratu diren ikasleei. Herritar bat baino gehiago hurbildu da ikasleen aldarriak ikustera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide