Ikastetxeetan ere Martxoaren 8ari lotutako ekintzak egin dituzte

Iraia Oteiza 2024ko mar. 8a, 18:35

Floreaga Salestar Ikastetxean, Xabier Munibe Ikastolan eta Biziloren ere Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginda hainbat ekintza egin dituzte ikastetxeetan.

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Azkoitiko ikastetxeetako ikasle eta irakasleek ere berdintasunaren aldeko egunarekin bat egin dute. Marrazkiak, muralak, ipuinetan oinarritutako dinamikak edota ginkanak egiteaz gainera, aldarrikapen mezuak ere idatzi dituzte.

(Argazkiak: Floreaga, Xabier Munibe eta Bizilore)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide