Mendeurrenera iritsi da Gloria Alberdi, eta azkoitiarrak udalaren oroigarria jaso du

Ane Olaizola 2024ko ots. 28a, 15:42
Gloria Alberdi, behean ezkerrean, senideekin eta udal ordezkariekin. (Azkoitiko Udala)

Gloria Alberdi Mendizabalek 100 urte bete ditu gaur, eta senideez inguratuta, herriaren izenean oroigarri eta lore sorta bana jaso ditu. 

Gloria Alberdi Mendizabalek 100 urte bete ditu gaur, asteazkena, eta senideez inguratuta udaletxean izan da goizean. Izan ere, zorion mezuak ez ezik, herriaren izenean oroigarria eta lore sorta bana jaso ditu azkoitiarrak. Udalaren arabera, "irribarrerik galdu gabe, alai eta hiztun" urtebetetze eguna gogotik ospatzeko grinez agertu da Alberdi. "Gaur nire eguna da", esan du hark.

Uztaileko zenbakian, mendea soinean zuten edo 100 urtera iristear zeuden hiru azkoitiarrekin erreportajea osatu zuen Maxixatzen aldizkariak, eta tartean, Alberdik bere bizipenak kontatu zituen. Hemen irakur daiteke erreportajea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide