23. Korrika

Korrika Txikia egingo dute Anaitasunaren igandeko partidaren atsedenaldian

Ane Olaizola 2024ko ots. 28a, 09:20

2022an Txerloian egin zuten Korrika Txikia. (Maialen Etxaniz)

Korrika Kulturalaren barruan, Korrika Txikia antolatu dute AEK-k zein Anaitasuna futbol taldeak. Igandean, 16:30ean hasiko da gizonezkoen lehen taldearen partida, eta atsedenaldian, itzulia emango diote zelaiari.

Martxoaren 14tik 24ra Euskal Herria alderik alde zeharkatuko du 23. Korrikak, eta hura girotzen hasteko Korrika Kulturalaren lehen saioa egingo dute igandean Txerloian, Azkoitiko AEK-k eta Anaitasuna futbol taldeak antolatuta. Hain zuzen, Anaitasunaren gizonezkoen lehen taldeak Gasteizko San Ignacioren aurka jokatu du 16:30ean Txerloian, eta norgehiagokaren atsedenaldian Korrika Txikia egingo dute, Oldarraldi guztiei sartuko diegu gola! lelopean. 

Zelaian zehar lekukoaren atzetik itzulia emanda, lekuko barruko mezua irakurriko dute amaieran harmailan batutako zaleen aurrean. Edonork izango du Korrika Txikian parte hartzeko aukera.

Bestalde, martxoaren 10ean Korrikaren aldeko mendi irteera egingo dute Xoxotera, eta zabalik da harako izen-ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide