Inauteriak 2024

Giro bikaina, Azkoitiko mozorro festan

Gorka Eizagirre 2024ko ots. 11a, 10:30

Azkoitiko mozorro festan herritar ugarik parte hartu zuten atzo arratsaldean eta iluntzean.

Mozorro jaia izan zen atzo Azkoitiko karnabaletan, eta kuadrilla eta familiak mozorrotuta irten ziren kalera. Sukar taldearekin dantzaldia izan zen herriko plazan, baina herriko txoko desberdinetan jarri zuten musika beste hainbat kuadrillek. Beren mozorroetan irudimena erakutsi zuten azkoitiarrek, eta herriko kaleak girotu zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide