Inauteriak 2024

Irudimenez eta festa giroz jantzi dituzte kaleak Azkoitian

Iraia Oteiza 2024ko ots. 10a, 20:47

Kuadrillak, familiak, haurrak zein helduak era guztietako mozorroak jantzita atera dira kalera. Giro ezin hobean ospatu dute inauterietako egun handia.

Azkoitiko kaleak jendez bete dira arratsaldean, eta jai giroa nagusitu da herrian. Adin guztietako herritarrak mozorrotu dira eta kaleetan ez da kolore faltarik izan. Sukar taldearekin dantzan aritu dira asko herriko plazan, eta kaleetan barrena ere giro ederra jarri dute mozorrotuta atera diren familiek eta kuadrillek. Irudimen faltarik ez da izan herritarren mozorroetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide