Izazpira irteera antolatu dute biharko, Gure txokoak ezagutzen ekimenaren barruan

Iraia Oteiza 2024ko urt. 26a, 10:03
Gure txokoak ezagutzen ekimenaren barruan aurreko hilean Kakuetara egin zuten irteera. (Anaitasuna Mendi Bazkuna)

Bihar, larunbata, egitasmoko bigarren mendi irteera egingo du Anaitasuna Mendi Bazkunak. 08:10ean Eroski txiki parean elkartuta, autobusez Zumarragara joango dira, eta handik Izazpira igoko dira mendizaleak.

Herri ingurua ezagutzeko eta lagun giroan mendi irteerak egiteko asmoz, Gure txokoak ezagutzen izeneko ekimena jarri du martxan bigarrenez Anaitasuna Mendi Bazkunak. Urtezahar egunean egin zuten egitasmoko lehen irteera Kakuetara; eta bihar egingo dute bigarrena, Izazpira. 08:10ean Eroski txikiaren parean elkartuko dira, bertan autobusa hartu eta Zumarragara joateko. Handik, Izazpira igoko dira mendizaleak. 1.006 metroko desnibela du mendiak, eta orotara 17 kilometroko ibilbidea egingo dute bertaratzen direnek.

Gure txokoak ezagutzen ekimenaren barruan irteera gehiago ere egingo dituzte hileko azken larunbatetan. Anaitasuna Mendi Bazkunak aurrerago zehaztuko ditu irteera horien nondik norakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide