Gure Txokuk Ezautzen egitasmoaren barruan lehen irteera egin du Anaitasuna mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna 2023ko abe. 31a, 18:38
Anaitasuna mendi bazkunak gaur goizean egindako ibilaldiko irudia. (Anaitasuna)

Herri inguruko txokoak ezagutzea eta lagun giroan irteerak egitea dira ekimenaren xede nagusiak. 08:30ean Balda plazatik abiatu dira, eta Kakuetara igo dira parte hartu duten herritarrak.

Gure Txokuk Ezautzen egitasmoari hasiera eman dio gaur Anaitasuna mendi bazkunak. Herria inguratzen duten txokoak ezagutzea eta lagunartea sustatzea dira egitasmoaren helburu nagusiak, eta horretarako, ibilaldia egin dute Balda plazatik Kakuetaraino, 08:30ean abiatuta. Anaitasuna Mendi Bazkunak bat egin du, halaber, Buruzai eta Trekutz proiektuen aurkako aldarrikapenekin, Oletan ere ez! plataformarekin batera. 

Kakuetako gurutzera heldu ostean, bertako txabolan hamaiketakoa egin dute trikitilarien laguntzarekin.

Gure txokuk ezautzen ekimenaren baiten irteera gehiago ere izango dira, baina Anaitasuna mendi bazkunak adierazi du aurrerago zehaztuko dituela irteera horien nondik norakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide