Zein da 'lustrie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 09:30

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan,  'susa' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'lustrie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lustrie hitza erabili ohi da distira esateko. Era berean, betuna esateko ere erabiltzen da. Adibidez, honela esan ohi da:

Honela erabili ohi da distira esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lurrei lustrie ata ber izete giñon".
  • Euskara batuan: "Lurrari distira atera behar izaten genion".

Honela erabili ohi da betuna esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zapatai lustrie eman, zikiñek daude ta!".
  • Euskara batuan: "Zapatei betuna eman, zikinak daude eta!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide