Zein da 'susa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abe. 29a, 09:00

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mazkalgurie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'susa' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Susa hitzak behia ar eske dagoenela esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "22 egunez behin eotea beixe susa".
  • Euskara batuan: "22 egunez behin behia ar eskean egoten da". 

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide