Azkoitiarren doinuak

Iñigo Aranbarriren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 09:00
Iñigo Aranbarri aktorea.

Iñigo Aranbarri aktorea da Azkoitiarren doinuak ataleko 35. protagonista. Maxixatzenek hala eskatuta, aktoreak bost euskal kanta hautatu ditu, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Haur kanta II eta III (Imanol Lartzabal)

"Umea nintzela amarekin nire logelan abesti honen letra kantatzen ikusten dut neure burua. Ikasi nuen aspaldi. Oraindik gordeta dago buruan. Dena den, gaur egun letrarik ez zait geratzen; melodia berriz beti".

  • Hondartza galduan (Ruper Ordorika)

"Brasilen egin nuen urtea dakarkit gogora. DiskManean abesti hau entzuten nuen behin eta berriz herrimin haundirik ez banuen ere. Mugikorrik ez nuen. Beste garai bat zen. Paraje haien antzekoez dihardu kantuak, modu garratzean bada ere. Nik paraje eta garai haien oso oroitzapen ederra dut".

  • Laino ilunak (Delirium Tremens)

"Gauza txikiei eta eguraldi tristeko egunei egindako gorazarrea. Gure bizitza bezala, egun arruntak bata bestearen atzetik. Ez al da eder askoa?".

  • 31014 (Chill Mafia)

"Egun geure egin dugun auzoari buruz egindako abestia. Autentikoa. Gustatzen zait".

  • Can't see nobody (Aitor Etxeberria)

"Aspaldi ikusi banuen ere, inoiz gehien harritu nauen kontzertu bat eskaini zuen Etxeberriak. Musikari harrigarria da eta atsegin dut bere abesti hau".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide