"Baltsamiko" gisa definitu zuen behin idazle ezagun batek musika. Gainontzeko arte diziplinen aldean badu zerbait, jende masa zabalarengana heltzen dena. Badu botere bat oso zaila dena hitzetan esplikatzen. Potolokeria litzateke musikak mundua alda dezakeela esatea, baina bai aldarazten ditu pertsonen sentimenduak, eta sentitzen denaren araberakoa izaten da pertsonen jarrera; pertsonen jarreraren araberakoa, berriz, gizartea bera. Jarraitu hemen hainbat azkoitiarrek berariaz hautatutako euskal abestien proposamenak.
Julene Iturbe Erniarraitz bertsozale elkarteko bertsolaria da Azkoitiarren doinuak serieko hamahirugarren protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.