Zornotzaren idiek irabazi dute San Andres Kintopeko Idi Dema Saria

Nerea Uranga 2023ko abe. 3a, 09:21

Ostiralean eta larunbatean jokatu dira idi proba sariketako bi jardunaldiak, Azkoitiko Gurea probalekuan. Proba jokatzen azkenak izan dira Zornotzaren idiak, eta haiek irabazi dute txapela eta manta.

Ostiralean eta atzo iluntzean jokatu ziren San Andres Kintopeko Idi Dema Sariko bi jardunaldiak Azkoitiko Gurea probalekuan. Ostiraleko saioan, Kamiñokoren idiek egin zuten lan onena 52 plaza eta 3,13 metro eginda. Atzoko jardunaldian, Soarteren, Iñaki Lopategiren eta Zornotzaren idiak lehiatu ziren Gurean. Eta proba jokatzen azkena izan zen Zornotzaren idiak izan ziren plaza gehien egitea lortu zutenak, 53 plaza osatuta. Ondorioz, txapela eta mantak eskuratu zituen Zallako (Bizkaia) Zornotza probalariak.

Hona gelditu da Azkoitiko San Andres Idi Dema Sariko sailkapena:

1- Zornotza: 53 plaza.
2- Kamiñoko: 52 plaza eta 3,13 metro.
3- Soarte: 52 plaza eta 2,17 metro.
4- Oliden: 49 plaza, 4 zinta eta 3,24 metro.
5- Iñaki Lopategi: 49 plaza.
6- Lekanda: 40 plaza.
7- Asador Iruña: 35 plaza.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide