Giro polita nagusi Kontzejupe pilota txapelketako finalean

Ane Olaizola 2023ko abe. 1a, 10:19

Eguraldi petralari aurre eginez, dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Kontzejupean, Oteiza elkarteko pilotarien finalak ikusteko. Lehia estua izan zen norgehiagoketan. 

San Andes eguneko ohiturari jarraituz, Kontzejupe pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Kontzejupean. Oteiza pilota elkartearen eskutik, dozenaka pilotari lehiatu dira kategoriaren arabera banatutako finaletan, eta eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro polita nagusitu zela azaldu dute antolatzaileek. Ohi bezala, herritar ugari elkartu ziren frontoiaren bueltan. Partida estu eta lehiatuak jokatu zituzten elkarteko pilotariek, eta honako hauek izan ziren emaitzak: 

BENJAMINAK B🔴 16 Intza Orozko- Eiden Galarraga🔵 11 Eritz Zabalera - Haize AramendiBENJAMINAK A🔴 13 Eneko Martija- Aietz Arizmendi🔵 16 Ekain Aramendi- Lur Juaristi ALENINAK B🔴 15 Aunitz Zaldua- Aitzol Garate🔵 16 Mikel Azkune- Younes El OualfiALEBINAK A🔴 16 Jakes Kortadi- Oihan Mendizabal🔵 4 Aratz Orozko- Xanet AranaINFANTILAK🔴 12 Erik Ariztegi- Ibai Etxeberria 🔵 18 Ibai Zamora- Pello AlkortaKADETEAK🔴 19 Julen Etxaniz🔵 22 Jon ArregiNAGUSIAK🔴 22 Alex Juaristi - Alex Juaristi🔵 16 Jon Oteiza- Lander Alberdi

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide