Danborradaren 75. urteurreneko ekitaldia eta dokumentala, osorik ikusgai

Maialen Etxaniz - Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza 2023ko aza. 25a, 16:35

Danborradak hartuko ditu herriko kaleak gaur, data berezi batean. Aurten, 75 urte bete ditu Azkoitiko danborradak, eta hori ospatzeko egindako ekitaldia eta dokumentala ikusgai daude dagoeneko. Maren Alberdi eta Amets Andueza azkoitiarrek ekoiztu dute danborradaren inguruko dokumentala. 

Ikusgai dago osorik Azkoitiko danborradaren 75. urteurrenaren bueltan egindako ekitaldi berezia eta urtemugaren harira egindako dokumentala. 

Atzo, ostiralez, ekitaldi berezia hartu zuen Baztartxo antzokiak; izan ere, Azkoitiko danborradaren 75. urteurrenaren harira Azkoitiko Udalak eta Tata elkarteak egindako dokumentalaren estreinaldia izan zen. Bi herrietako danbor-joleek hainbat pieza eskaini zituzten atzoko emanaldian zehar. Aurrena, Azkoitiko taldeetako ordezkariak igo ziren oholtzara. Ondoren, dokumentala eskaini zuten; jarraian, Elgoibarko ordezkariek hiru pieza jo zituzten, eta ekitaldia borobiltzeko Azkoitia obra jo zuten bi taldeek. Hori guztia jaso du UKTk, Azkoitiko Udalaren laguntzaz. Maren Alberdi eta Amets Andueza azkoitiarrek ekoiztu dute danborradaren inguruko dokumentala, Tata elkartearen eta udalaren sustenguz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide