Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Loti Ederrak, filtrorik gabeko ipuina' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 15:33

Glu Glu konpainiaren haurrentzako antzezlana 18:00etan hasiko da zapatuan, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Larunbatean, azaroak 11, Loti Ederrak, filtrorik gabeko ipuina haurrentzako antzezlana taularatuko du Glu Glu konpainiak Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldi horretarako bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Edurne Viguera Alberdi eta Nagore Alberdi Goitia bazkideek irabazi dituzte zapatuko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, lau euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide