Haurrei zuzendutako 'Loti Ederrak, filtrorik gabeko ipuina' antzezlana eskainiko dute larunbatean Baztartxon

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 9a, 11:23

18:00etan hasiko da antzezlana. Loti ederra ipuin klasikoaren bertsio gaurkotua da eskainiko dutena, eta gai nagusia "gazte eta umeentzako obsesio bihurtutako edertasun kanonen arriskua" da.

Glu Glu konpainiaren Loti Ederrak, filtrorik gabeko ipuina antzezlana ikusteko aukera izango da larunbat arratsaldean Baztartxo antzokian, 18:00etan hasita. Haurrei zuzendutako antzezlana da oholtzaratuko dutena. Sarrerak eskuragarri daude Entradium atarian, lau eurotan. 

"Bertsio berri honen gai nagusia gazte eta umeentzako obsesio bihurtutako edertasun kanonen arriskua da. Fisikoarekiko kezkak gero eta gehiago baldintzatzen du haurtzaroko eta nerabezaroko bizimodu osasuntsua eta, gainera, diskriminaziorako erabili ohi da", dio obraren aurrerapen testuak. Galder Perezek idatzitakoa da antzerkiaren testua, eta Ugaitz Alegriak zuzendu du obra. 

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide