Pilar Kaltzadaren 'Eremu komunikatibo berri eta zaharrak' hitzaldia, bideoan ikusgai

Urtzi Oteiza 2023ko urr. 5a, 12:52

Pilar Kaltzadaren hitzaldiarekin hasi zen atzo Maxixatzen euskara elkartearen Euskaldunon Eskola Udazkenean egitasmoa. Elkarguneko Oteiza aretoan elkartutako entzuleek adi entzun zituzten Kaltzadak Eremu komunikatibo berri eta zaharrak: euskaraz bizi ahal izateko erronkak eta aukerak hitzaldian esandakoak, eta ondoren beren kezkak, zalantzak eta ekarpenak mahai gaineratzeko aukera ere izan zuten.

Euskara mundu eta teknologia berrietara egokitzeko zailtasunak, beharra eta gakoak hizpide izan zituen Pilar Kaltzadak atzo Elkargunean, Maxixatzen euskara elkartearen Euskaldunon Eskola Udazkenean egitasmoko lehen hitzaldian. Bideoan osorik ikus daiteke Kaltzadak Azkoitian eskainitako solasaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide