Jose Luis Franzesena: "Norberaren pentsamenduak eta sentimenduak azal daitezke organoarekin"

Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza 2023ko urr. 4a, 08:56

Organo Erromantikoaren Nazioarteko 24. Zikloaren atarian, aurten 125 urte bete dituen Azkoitiko Cavaille-Coll organoaz hitz egin du Jose Luis Franzesena musikari azpeitiarrak. Hura aditua eta aritua da organo erromantikoen munduan; izan ere, 23 urte daramatza Azkoitiko organoa jotzen. Haren ezaugarriez nahiz berezitasunez aritu da Franzesena kameren aurrean.

Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian dagoen Cavaille-Coll organoak 125 urte bete ditu aurten. Hain zuzen, 1898ko otsailaren 8an estreinatu zuten musika tresna erraldoia. Aristide Cavaille-Coll (Montpellier, 1811 - Paris, 1899) izeneko gizonak egin zuen Azkoitiko Cavaille-Coll organoa, hain zuzen, Cavaille-Coll organogile dinastiako azken kideak. Askorentzat dinastiako kide bikainena izan zen.

Gaur egun, Jose Luis Franzesena organista azpeitiarrak hori jotzen duen Azkoitiko parrokiako organoa; izan ere, 2000. urtean hartu zuen hark Azkoitiko organoaren ardura. Franzesenak ez du hutsik egin ohi ez ezelizkizunetan ezta organoaren bueltako hitzorduetan ere. Hain justu, zapatuan hasiko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko 24. Zikloa Azkoitian, eta urriaren 21ean eskainiko du musikari azpeitiarrak kontzertua Mariatxen urkia sopranoak lagunduta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide