Nora Arozenak urrea irabazi du Abu Dhabin

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 21a, 12:48
Nora Arozena (eskuinetik laugarrena), bere taldekideekin.

ISBko jokalari azkoitiarra 15 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin izan da Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan, Junior NBA nazioarteko txapelketa jokatzen.

Uda borobila izaten ari da Nora Arozena ISBko jokalari azkoitiarrarentzat. Abuztuaren 14tik 20ra Arabiar Emirerri Batuetan izan da 15 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, Abu Dhabin jokatu duten Junior NBA nazioarteko txapelketan, eta parte hartu bakarrik ez, txapelketa irabaztea ere lortu dute. Libanoko selekzioa izan zuten aurrez aurre larunbateko finalean, eta erraz gailendu ziren Arozena eta haren taldekideak; Espainiak 51 eta 22 hartu zuen mendean Libano.

Uztailaren bukaeran Arozenari elkarrizketa egin zion Maxixatzenek, Grezian beste txapelketa bat irabazi eta gero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide