Beroa bai, parranda ere bai

Gorka Eizagirre - Aitziber Arzallus 2023ko abu. 18a, 19:42

Goizean atletismo erakustaldia egin dute Xeyeko kideek, eta Azkoitiko Milia lasterketa ere bai. Hainbat lagun aritu dira 1.500 lagunentzako paella prestatzen Kontzejupean, eta kuadrillak alkandora koloretsuekin atera dira kalera.

Eguraldi beroa eginagatik, jendetza atera da gaur, andremarietako azken eguna, kalera. Goizean atletismo erakustaldia egin dute Xeyeko kideek, eta Azkoitiko Milia lasterketan parte hartu dute hainbat korrikalarik. Ordurako, 1.500 bat lagunentzat bazkaria prestatzen hasiak ziren hainbat boluntario Kontzejupean, eta arrozaren osagaien usaina nabari zitekeen plazan eta inguruan. Kuadrillak ere kalera ateratzen hasi dira pixkanaka, bakoitza bere alkandorarekin, eta giro bikaina sortu da eguerdi partean.

Festak gaur bukatuko dira, baina oraindik badute parrandarako aukera azkoitiarrek. Joselontxos txaranga, Trini Fox eta J Martinaren kontzetuak, suzko zezena, Perkulights batukada taldearen emanaldia eta DJ saioa izango dira goizaldera arte.

Honako hau da datozen orduetako egitaraua:

  • 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Trini Fox eta J Martina.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
  • 01:00. DJak txosnagunean: 3haiZra eta San Telmo.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
  • 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

 

Erlazionatuak

Kuadrillen eguna, bero-bero

Aitziber Arzallus 2023 abu 18 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide