Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Senaturako bozetan ere EH Bilduko hautagaiek lortu dute boto gehien Azkoitian

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 24a, 10:18

Herritar bat botoa ematen atzo.

Kongresurako ere EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena atzo, eta Senaturako, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak jaso dute boto gehien. Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria, Maria Mercedes Garmendia eta Rafa Uribarren.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan ziren atzo, Kongresua eta Senatua berritzeko. Kongresurako EH Bilduk lortu zuen boto gehien Azkoitian, eta gauza bera gertatu zen Senaturako bozekin ere.

Kongresurako hauteskundeetan alderdia hautatzen dute herritarrek, baina Senaturakoan, aurkeztu diren hautagai zerrendetatik alderdi bereko edo desberdinetako hautagai bat, bi edo hiru aukeratu ahal izaten dituzte herritarrek. Azkoitian, hautesleen %65,53k eman zuten botoa, eta horietatik, EH Bilduko Gorka Elejabarrietak (2.053 boto), Olaia Duartek (2.015 boto) eta Mario Zubiagak (1.958 boto) jaso dute boto gehien.

Horien ondotik EAJko hiru kide izan dira bozkatuenak: Luke Uribe-Etxebarria (1.873), Maria Mercedes Garmendia (1.830) eta Rafa Uribarren (1.794).

PSE-EEko bozkatuenak, berriz, Izaskun Gomez (892), Oscar Valbuena (824) eta Ana Priede (789) izan dira.

Hemen ikus daitezke emaitza guztiak.