Azkoitian da 'D Belaunaldia' kanpainaren autobusa

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 6a, 12:33
Xabier Munibe kalean jarri dute 'D Belaunaldia' kanpainaren autobusa. (Mailo Oiarzabal)

Xabier Munibe kalean jarri dute herritarren gaitasun digitalak hobetzeko helburua duen kanpainaren gune ibiltaria. Gaur, bihar eta etzi egongo da irekita.

Gaur iritsi da Azkoitira D Belaunaldia deritzon Espainiako Gobernuaren kanpainaren autobusa.

Xabier Munibe kalean jarri dute herritarren gaitasun digitalak hobetzeko helburua duen kanpainaren gune ibiltaria. Gaur, bihar eta etzi irekiko dute autobusa kanpainaren berri jaso edota parte hartu nahi duten herritarrentzat: gaur, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era; bihar, 10:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 21:00etara; eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide