Udal eta foru hauteskundeak 2023

Bi bozkaleku aldaketa, hauteskunde egunerako

Andoni Elduaien 2023ko mai. 25a, 11:51
Torrezuri erakusketa aretokoek Portaleburu aretoan eman beharko dute botoa. (Artxiboa)

Bi bozkaleku berri egokituko dituzte iganderako. Hain justu, Portaleburu erakusketa aretoa eta Gaztanenea jauregia dira bozkaleku berriak. Udalak jakinarazi duenez, herrian 8.481 lagun daude igandean botoa ematera deituta.

Datorren igandean, maiatzaren 28an, udal eta foru hauteskundeak egingo dira, eta aurten aldaketak izango dira hauteslekuetan edo hauteskunde mahaietan. Herrian, lau hauteskunde mahai jarriko dituzte. Ohiko bozkalekuak dira Xabier Munibe Ikastola eta Elkargunea, baina bi gune berri egokituko dituzte iganderako. Hain justu, Portaleburu erakusketa aretoa eta Gaztanenea jauregia dira bozkaleku berriak.

Orain arte, Aizkibel liburutegian bozkatzen zutenek, Gaztanenea jauregian eman beharko dute beraien botoa igandean. Era berean, Torrezuri erakusketa aretoan bozkatzen zutenek, handik metro gutxira dagoen Portaleburu areto berrian bozkatu beharko dute, herriko plazan. Udalak jakinarazi duenez, herrian 8.481 lagun daude igandean botoa ematera deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide