Udal eta foru hauteskundeak 2023

Eider Mendoza EAJren ahaldungai nagusiak Azkoitian egin du geldialdia

Andoni Elduaien 2023ko mai. 23a, 15:18
Eider Mendoza eta Azkoitiko EAJren hautagaiak, plazan. (Eider Mendoza)

Gipuzkoako zenbait herri bisitatzen ari da alderdi jeltzalearen ahaldungai nagusia foru hauteskundeetarako kanpainan. Goizean izan da Azkoitian, eta besteak beste, amaitu berri diren Aizpurutxoko errepideko lanak bisitatu ditu.

Eider Mendoza EAJren ahaldungai nagusia Azkoitian izan da gaur, asteartea, goizean. Foru hauteskundeetarako kanpainaren barruan, herriz herri dabil azken egunotan Mendoza, eta gaur Azkoitian izan da hura herriko EAJren hautagaiek lagunduta. Hain justu, haiekin solasean aritu da hura, eta Azkoitirako dituzten proiektuak eta egitasmoak ezagutu ditu.

Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen errepideko lanak amaitu berri, Aizpurutxon ere izan da ahaldungai nagusia Ana Azkoitia eta Jon Luqui Urretxuko EAJren alkategaiekin batera. GI-631 errepidea hobetzea "proiektu estrategikoetako bat" dela nabarmendu du Mendozak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide