'Show Stunt' erakustaldiarekin bukatu dute motozaleen topaketa

Nerea Uranga 2023ko mai. 7a, 09:00

Azkoitiko III. Moto Topaketan askotariko ekintzak egin dituzte parte hartu duten ehun motozale inguruk.

Hirugarren urtez egin dute Moto Topaketa Azkoitian, Bikers Urola Kosta motozaleen elkarteak antolatuta. Goiz partean herriko plazan elkartu ziren ehun motozale inguru, eta elkarrekin ibilbidea egin zuten motoan, eta Añota sagardotegian gelditu ziren hamaiketakoa egiteko. Handik Azkoitira itzuli, eta Iturri jatetxean bazkaldu zuten.

Bazkalondoan, Zuazola kalean ikusgai izan zuten Show Stunt erakustaldia. Motoekin hainbat akrobazia ikusteko aukera izan zen bertan. Ekitaldi horrekin bukatu zuten aurtengo Moto Topaketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide