Motozaleek hartu dituzte herriko plaza eta kaleak

Nerea Uranga 2023ko mai. 6a, 12:45

Bikers Urola Kosta motozaleen elkarteak antolatuta III. Moto Topaketa egiten ari dira gaur Azkoitian. 75 motozale inguru bildu dira goizean.

Bikers Urola Kosta motozaleen taldeak antolatuta, III. Moto Topaketa egiten ari dira gaur Azkoitian. Goizean, 10:30ak artean, motozaleek herriko plaza hartu dute; antolatzaileen arabera, 75 lagun inguru bildu dira. Partaide guztiak bildutakoan, motoan ibilbidea egitera irten dira. Gero, 14:30ean, Iturri jatetxean elkartuko dira bazkaltzeko.

Arratsaldean segida izango du motozaleen festak. 17:30ean, motoen show stunt erakustaldia izango da, Zuazola kalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide