Maila galdu du Domusa ISBk, sailkapenean beste hiru talderekin berdinduta gelditu arren

Nerea Uranga 2023ko api. 8a, 21:11
Domusa Teknik ISBk azkena Azkoitiko kiroldegian Ferrolen kontra jokatutako partida. (Mikel Amenabar)

"Kirola da, baina oso krudela izan da", adierazi du Iraurgi saskibaloi klubak jaitsieraren berri jakin ondoren. Challenge Ligatik Bigarren Mailara jaitsiko da emakumeen talde nagusia.

"Galduta mailari heltzeko aukera daukagu, eta irabazita galtzekoa". Horixe zioen Joseba Lizarralde Domusa Teknik ISBren entrentzaileak, Challenge Ligako denboraldiko azken neurketa jokatu bezperan, atzo. Halaxe gertatu da, gainera. Izan ere, 53-59 irabazi dute Domusa Teknik ISBkoek Real Canoeren kontra Madrilen jokatu duten partida. Irabazi egin dute, baina baita galdu ere.

Ligako azken jardunaldia bukatu berritan, hala adierazi du Iraurgi saskibaloi klubak sare sozialetan: "Kirola da, baina oso krudela izan da. Lau talde berdinduta, eta guk maila galdu. Egin negar. Hustu barruak. Zutitu eta burua tente. Zuetaz harro, oso harro".

Aurretik erabakita zegoen Cordobak Challenge Liga galduta zuela, eta gaurko azken jardunaldian erabaki da maila galduko duen bigarren taldea: Domusa Teknik ISB. Dena den, Iraurgiko emakumeen taldearekin beste hiruu talde berdinduta gelditu dira sailkapenean, hamar partida irabazita eta hogei galduta: Melilla, Bartzelonako Lima Horta eta Picken Claret izan dira horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide