Udal eta foru hauteskundeak 2023

Posta bidez botoa eman ahal izateko Batzokiak ateak irekita izango ditu

Nerea Uranga 2023ko api. 5a, 09:50
Azkoitiko Batzokia.

Bihartik maiatzaren 18ra bitartean, astearte eta ostegun goizetan emango dute laguntza posta bidez botoa emateko Azkoitiko Batzokian.

Azkoitiko EAJ alderdiak Batzokiko ateak irekiko ditu posta bidezko botoa ematen laguntzeko. Lana, gaixotasuna, bidaia, edo beste edozein arrazoi tarteko, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan botoa ematera joan ezin dutenek aukera dute posta bidez botoa emateko. Horretarako, Azkoitiko Batzokia zabaldu egingo dute apirilaren 13tik maiatzaren 18ra bitartean, 10:30etik 12:00etara egongo da irekita, astearteetan eta ostegunetan.

EAJk azaldu duenez, laguntza eskatu ahal izateko telefono bat ere jarri dute, 686 26 05 86 da telefono zenbakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide