Anarik 'Demoliciones controladas' liburua kaleratu du

Nerea Uranga 2023ko mar. 17a, 10:11
Anari Alberdiren 'Demoliciones controladas' liburuaren aurkezpena, atzo Bilboko Anti liburudendan. (Argazkia: Pepita argitaletxea)

Musikari azkoitiarrak bere kantuetako letrak gaztelerara itzulita bildu ditu liburuan.

Anari Alberdik bigarren liburua kaleratu berri du. Gari eta goroldiozko liburuarekin egin zuen literaturarako jauzia musikari azkoitiarrak iazko azaroan. Orain, berriz, Demoliciones controladas liburua kaleratu du Pepitas de calabaza argitaletxearekin. Atzo aurkeztu zuen lan berria Bilboko Anti liburu dendan, Javier Corral Jerryk lagunduta.

Demoliciones controladas liburuan bere kantuetako letrak jaso ditu bai euskaraz, baita gaztelerara itzulita ere. Musikariak berak itzuli ditu letrak. Liburuko hitzaurrea Bernardo Atxaga idazleak idatzi du, eta liburuaren antolaketa Iñigo Astizek egin du.

1997an atera zuen lehen diskoa Anari Alberdik, Anari izenburuarekin. Ordutik, hainbat disko kaleratu ditu musikariak bakarka nahiz beste musikari batzuekin elkarlanean.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide