Zein da 'puntepaxa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ots. 24a, 09:00
Argazkia: Jon Andoni Martin

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'maatsa' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'puntepaxa' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Puntepaxa hitza erabiltzen da Azkoitian iltze mota bati deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Pare bat puntepaxekin belaxe josikot atie".
  • Euskara batuan: "Pare bat iltzerekin berehala lotuko dut atea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide