Kirola eta inklusioa uztartu dituzte Anaitasuna eta Marea Urdina egunean

Gorka Eizagirre 2023ko ots. 11a, 16:35

Anaitasunak eta Marea Urdinak inklusioaren aldeko gola sartu dute gaur, larunbata, Txerloian. Kirola eta inklusioa ardatz hartuta antolatu dute bi eragileek Anaitasuna eta Marea Urdina eguna herriko futbol zelai horretan.

Anaitasuna futbol taldeak eta Marea Urdina elkarteak kirola eta inklusioa uztartu dituzte gaur, Txerloia futbol zelaian. Goizean goizetik, giro ederrean ari dira dozenaka lagun futbolean eta jolasean. Anaitasunako emakumeen taldeko Mikel Barquero nahiz Mikel Antsorregi entrenatzaileek eta Realaren Genuine taldeko Aritz Etxeberria jokalariak eman dituzte egunaren gaineko xehetasunak Txerloian.

Erlazionatuak

Inklusioaren aldeko gola, Txerloian

Andoni Elduaien 2023 ots 11 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide