Zein da 'erremota' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ganbelakue' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erremota' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erremota hitza erabiltzen da Azkoitian zibari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txikitten beti erremotakin ibiltze ginen jolasin. Danok batea botatze gendun lurrea, gexena zeinenak iraungo".
  • Euskara batuan: "Txikitan beti zibarekin ibiltzen ginen jolasean. Guztiok batera botatzen genuen lurrera, gehien norenak iraungo".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide