Zein da 'ganbelakue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'lijerra' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'ganbelakue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ganbelakue hitza erabiltzen da Azkoitian norbaitek buruan kolpea hartu duela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Goizin, umiek eundoko ganbelakue hartu du kamaburukin".
  • Euskara batuan: "Goizean, umeak egundoko kolpea hartu du buruan ohearen burukoarekin".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide