Zein da 'puntzixue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko urt. 6a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'iztintza' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'puntzixue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Puntzixue hitza erabiltzen da Azkoitian elizkizuna esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Emakume hare puntzixo danetan dirue bitzen ibiltzea".
  • Euskara batuan: "Emakume hura elizkizun guztietan dirua biltzen aritzen da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide