Zein da 'iztintza' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mamixela' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'iztintza' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Iztintza, illuniztentzixe hitza bezala, eguna ilunduta dagoela esateko erabiltzen da Azkoitian. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaztetan, lanetik ertetze genduneako iztintza eon ohi zan egune".
  • Euskara batuan: "Gazte garaian, lanetik irteterako ilunduta egon ohi zen eguna".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide