Azkoitiarren doinuak

Julen Alberdi 'Txikia IV.'-aren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 10:29
Julen Alberdi 'Txikia IV'.aren argazkia.

Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolaria da, eta 2022ko Azkoitiko Kirolari Onenaren saria eskuratu du; bera da Azkoitiarren doinuak serieko 20. protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

  • Oreka (Berri Txarrak): "Ikasten nuen garaian entzuten nuen abestia da Berri Txarrak taldearen Oreka".

  • Eutsi gogor (Oliba Gorriak): "Aizkora saio bat dudanean askotan entzuten dut kotxean noala".

  • Beskarkadak eta labankadak (Bi bala): "Edozein momentutan entzun dezakedan abestia. Uste dut gure gizarteari kritika ondo egiten diola".

  • Sunday (Süne): "Juergarako abestietako bat".

  • Urrutitik kantu (Mandoilek): "Edozein momentutan entzuten dudan kantua".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide