Azkoitian saldutakoa da Espainiako Gabonetako loteriaren sari nagusiaren dezimo bat

Julene Frantzesena 2022ko abe. 22a, 11:36
Amalur administrazioaren ataria. (Andoni Elduaien)

Julio Urkixo kaleko Amalur administrazioan makina bidez saldutakoa da txartela, eta haren jabeak 400.000 euro irabazi ditu. Amalur saltokiaren jabea da Agurtzane Odriozola, eta hura "oso gustura" agertu da saria bere administrazioan banatu duelako.

Espainiako Gabonetako loteriaren sari bat Azkoitian egokitu da. 05.490 zenbakiarentzat izan da aurtengo sari nagusia, eta zenbaki horren dezimoetako bat Julio Urkixo kaleko Amalur administrazioan makina bidez saldutakoa da. Haren jabeak 400.000 euro eskuratuko ditu. Amalur saltokiaren jabea da Agurtzane Odriozola, eta hura eta Iraitz Alberdi semea "oso gustura" agertu dira saria beraien administrazioan banatu dutelako.

Ez da loteria Amalur saltokian egokitu den lehen aldia. Izan ere, joan zen urtarrilean, Errege eguneko loterian saritutako bi dezimo han salduak ziren. Saritutako txartel haien jabeek 75.000na euro eskuratu zituzten. Azken urtebetean, gainera, beste sari bat ere utzi du loteriak Azkoitian. Iazko Espainiako Gabonetako loteriaren zozketan, gaurko egunez duela urtebete, 2,35 milioi euro heldu ziren Azkoitira, Kale Nagusiko Fuente de la Fortuna administrazioak saritutako 395 dezimo saldu baitzituen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide