Hasi dira txosnagunea muntatzen

Julene Frantzesena 2022ko abu. 12a, 12:01
Txosnagunea muntatzen hasi dira Goiko Losan.

Bihar hasiko dituzte txosnagunea sustatu duten eragileek andremarietarako antolatu dituzten ekintzak Goiko Losan, eta gaur amaituko dituzte eremua atontzeko lanak.

Gaur, ostiralarekin, hasi dira hainbat eragiletako kideak Goiko Losan txosnagunea muntatzen. Bihar hasiko dituzte andremarietarako antolatu dituzten ekintzak, eta gaur amaituko dituzte eremua atontzeko lanak. Aurtengo txosnagunea Azkoitiko Gazte Asanbladak, Kontseilu Sozialistak, Gazte Koordinadora Sozialistak, Itaiak eta Holz und blechek sustatu dute.

Bihar ekingo diote jaietarako prestatutako egitarauari. Zehazki, 16:00etan zabalduko dute txosnagunea, eta ondoren, Azkoitiko Gazte Asanbladaren I. Mus Txapelketa izango da. Bikoteko hogei euro ordaindu beharko da lehian parte hartzeko, eta izena sare sozialen bidez edo bihar txosnagunean bertan eman ahal izango da.

Honako lotura honetan ikus daiteke datozen egunetarako txosnagunean antolatu duten egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide