Gazte Asanbladaren festetako egitaraua ere, prest

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 7a, 10:07

Abuztuaren 13tik 18ra bitarterako askotariko ekintzat antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek adin guztietako herritarrei zuzenduta. Besteak beste, magia ikuskizuna, mus txapelketa, hitzaldia, bertso afaria, jolasak, kontzertuak eta DJ emanaldiak izango dira andremarietan. Txupinazo alternatiboa nork botako duen ere datozen egunetan jakinaraziko du Gazte Asanbladak. 

Hasi da Azkoitiko andremarietarako atzera kontaketa, eta Azkoitiko Gazte Asanbladak prest dauka egitaraua. Atzo arratsaldean plazaratu zuten festetarako prestatu duten egitarauaren kartela, eta aurreratu dutenez, datozen egunetan jakinaraziko dituzte xehetasun guztiak. Esaterako, nork botako duen abuztuaren 14ko txupinazo alternatiboa. 

Txosnagunean egingo dituzte Gazte Asanbladak antolatutako ekintzak. Besteak beste, magia ikuskizuna, mus txapelketa, Marea Urdinaren hitzaldia, bertso afaria, kuadrila arteko jolasak, kontzertuak eta DJ emanaldiak izango dira andremarietan txosnagunean.

Protokoloaren aurkezpena

Andremari jaien atarian, ostiralean, festa giroan ematen diren eraso matxistei erantzuteko helburuz osatutako protokoloaren aurkezpena egingo du Urola Erdiko Itaiak. Azken hilabeteetan aritu dira protokolo hori lantzen Itaiako eta Gazte Asanbladako kideak, eta ostiralean txosnagunea kokatuko den lekuan, Goiko Losan, egingo dute haren aurkezpena, 18:00etan.

Hona hemen Gazte Asanbladak andremarietarako antolatu duen egitaraua, osorik:

Abuztuak 13, larunbata

16:00. Txosnen irekiera.

17:00. Azkoitiko Gazte Asanbladaren I. Mus Txapelketa.

Abuztuak 14, Andramari bezpera

11:00. Txupinazo alternatiboa. 

18:00. Murxi, Munizzio, Piek eta Krakovia DJen emanaldiak.

Abuztuak 15, Andramari Eguna

19:00etan. Ukabil, Hellwatch, Hartz eta Intzak Hik taldeen kontzertuak.

Abuztuak 16, asteartea

18:30. Trikipoteoa.

22:00. Checkboyz taldearen kontzertua.

01:00. Txumba. 

01:30. Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak.

Abuztuak 17, asteazkena

16:00. Sentsibilizazio jolasak.

17:30. Iagomagoren emanaldia.

19:00. Marea Urdinaren hitzaldia.

21:00. Bertso afaria.

Abuztuak 18, osteguna

12:30. Kuadrillen arteko jolasak.

18:30. Pintxopotea eta otarrearen zozketa.

01:00. Errege Sound Systemen emanaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide