Azkoitiko Gazte Asanbladak lehen urteurrena ospatu du asteburuan

Andoni Elduaien 2022ko mai. 23a, 19:13

Ostiralean hasi zituzten urteurrena ospatzeko ekintzak Goiko Losan, eta atzo, igandea, amaitu. Gazte problematikari erantzuna emateko sortu zuten iaz gazte asanblada.

Azkoitiko Gazte Asanbladak bere lehen urteurrena ospatu du joan den asteburuan. Ostiralean, Goiko Losan hasi zituzten ekintzak Nora abeslariaren kontzertu akustikoarekin, eta ondoren, garagardo dastaketa egin zuten.

Larunbatean, berriz, Balda plazara eraman zituzten ekintzak. Goizean, Iago Magok ikuskizuna eskaini zien haurrei, eta haren emanaldia amaitu bezain lasterk, umeentzako jolasak nahiz hamaiketakoa egin zituzten. Trikiti doinuekin poteoa egin zuten eguerdian, eta bazkalostean, DJen emanaldia izan zen Baldan bertan. Larunbata gazte asanbladaren ekitaldiarekin itxi zuten. Atzo, igandea, murala margotu zuten Julio Urkixo etobidean.

Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Azkoitiko Gazte Asanblada

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide