Piztiak taldearen musikak hartu du Matadeixe

Maialen Etxaniz 2022ko mai. 15a, 12:01
Piztiak musika taldea, Matadeixen. (Maxixatzen Euskaldunon Elkartea)

Maiatzeko Lorak egitasmoaren barruan kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Piztiak musika taldeak. XXX bilduma kaleratu du berriki Piztiakek, eta bilduma horretakoak zein beste hainbat taularatu zituzten atzokoan.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Maiatzeko Lorak egitasmoaren barruan,  jarraitzen du, Piztiak taldearen kontzertua izan zen atzo, hilak 14, Matadeixen. Taldeak 30 urte bete zituen iaz, eta horren harira, XXX bilduma kaleratu du berriki. Bildu horretakoak zein beste hainbat taularatu zituzten atzoko emanaldian. 

Julen Garate elkarteko kidearen Kantun kontuk kontakizunarekin hasi zen Maiatzeko Lorak egitasmoa, eta hurrengo astean amaituko da. Hain zuzen, hilaren 20an bertso saioa eskainiko dute Andoni Egañak, Beñat Gaztelumendik, Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek, eta Juan Inazio Sudupek egingo ditu gai jartzaile lanak. Floreagako aretoan izango da saioa, 22:00etan hasita.

Maxixatzen Eguna, 28an

Azkenik, hilaren 28an Maxixatzen Eguna ospatuko du elkarteak. Izan ere, Maxixatzenek 25 urte bete zituen joan zen urtean, baina COVID19ak eragindako izurria tarteko, aurtengorako utzi zituen aurten mende laurdeneko ospakizunak; hori hala, 11:00etan Batzar Orokorra izango da Elkargunean, eta 12:30ean Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin kantu kalejira egingo dute herrian zehar. Ondoren, elkarteko laguntzaileei eskerrak emateko bazkaria egingo dute Abaraxka jatetxean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide