Piztiak taldeak kontzertua eskainiko du bihar, Matadeixen

Ane Olaizola 2022ko mai. 13a, 10:26

30 urte bete ditu taldeak, eta horren harira XXX bilduma kaleratu du. Musikariek bildumako eta beste hainbat abesti eskainiko dituzte zuzenean bihar, 19:00etan.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatu duen Maiatzeko Lorak egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta bihar Piztiak taldearen kontzertua izango da, Matadeixen. Taldeak 30 urte bete zituen iaz, eta horren harira, XXX bilduma kaleratu du berriki. Bildu horretakoak zein beste hainbat taularatuko dituzte kontzertuan, 19:00etatik aurrera. Bazkideek doan izango dute sarrera, eta gainontzekoak bost euro ordaindu beharko dute.

Joan zen astean hasi zen Maiatzeko Lorak, Julen Garate elkarteko kidearen Kantun kontuk kontakizunarekin. Hurrengo astean, berriz, bertso saioa eskainiko dute Andoni Egañak, Beñat Gaztelumendik, Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek, eta Juan Inazio Sudupek egingo ditu gai jartzaile lanak. Floreagako aretoan izango da saioa, 22:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide