GEURE GELATIK

"Euskaraz irakurtzeko zaletasunari eta genero berdintasunari bultzada ematea nahi izan dugu"

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 24a, 20:04

Gaur aurkeztu dute Geure Gelatik liburu azoka, eta bertan jakinarazi dituzte apirilaren 1etik 3ra bitartean egingo duten azokaren xehetasunak. Maxixatzen euskara elkarteak antolatu du egitasmoa udalaren babesarekin. Horrenbestez, liburu azoka berreskuratu du euskara elkarteak, eta bertako kide Julen Garatek adierazi du "inoizko egitarau oparoena" prestatu dutela aurten. Hain zuzen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta berdintasunerako pauso bat ematea du xede aurtengo azokak.  

Maxixatzen euskara elkarteak antolatuta eta Azkoitiko Udalak babestuta, Geure Gelatik liburu azoka egingo dute apirilaren 1etik 3ra Azkoitian. Hain zuzen, Elkarguneko Herriko plaza aretoak hartuko du Maxixatzen euskata elkarteak berreskuratutako azoka.

Aurtengoan, euskal literaturaz gain, emakumeen lana jarri dute  erdigunean, eta horiexek izango dira protagonistak. Gaur egin dute azoka aurkezteko prentsaurrekoa, eta bertan izan dira Maxixatzen elkarteko Julen Garate, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari Carmen Elvira, Susa argitaletxeko Leire Lopez  eta Azkoitiko Udaleko Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillaga. Egitarau oparoa eta mamitsua prestatu dute, eta apirilaren 1ean, ostiralez, irekiko dituzte ateak 17:00etan. Susa argitaletxeko Leire Lopezek eman ditu egitarauaren inguruko xehetasunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide