Zein da 'andarikunin ibili' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 11a, 08:56
Ezkontzarako zapatak. (Argazkia: Pixabay/congerdesign)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mantuxe' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'andarikunin ibili' adiera hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Azkoitian andarikunin ibili hitza erabiltzen da erotu beharrean, batera eta bestera ibiltzen denari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bodako zapata berrixek erosteko, andarikunin ibili naiz egun guztixe".
  • Euskara batuan: "Ezkontzarako zapata berria erosteko, erotu beharrean ibili naiz batera eta bestera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide