Zein da 'mantuxe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko mar. 4a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'otzi' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'mantuxe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Azkoitian mantuxe hitza erabiltzen da magala esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Amak bere mantuxin hartu zun umie".
  • Euskara batuan: "Amak bere magalean hartu zuen haurra".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide