Zein da 'otzi' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko ots. 25a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'erreportzaketan' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan, 'otzi' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Azkoitian otzi hitza erabiltzen da hartu esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Otzi! Emaizkotzu karamelo hauek zure launei".
  • Euskara batuan: "Hartu! Eman iezazkiozu goxoki hauek zure lagunari".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide