Bihartik aurrera egongo dira salgai 22. Korrikako kilometroak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 31a, 12:38
21. Korrika Azkoititik igaro zen eguneko irudi bat.

Erakundeek, enpresek nahiz herritarrek 450 euroren trukean eskuratu ahal izango dute kilometroa, eta erdia, berriz, 250 euro kostatuko da. Kilometroa erosi nahi dutenek Azkoitiko AEKrekin jarri beharko dute harremanetan.

Apirilaren 8an pasatuko da 22. Korrika Azkoititik, eta euskararen aldeko egitasmoak Azkoitian egingo duen ibilbideko kilometroak bihartik aurrera erosi ahal izango dira. Erakundeek, enpresek nahiz herritarrek 450 euroren trukean eskuratu ahal izango dute kilometroa, eta erdia, berriz, 250 euro kostatuko da.

Kilometroa erosi nahi dutenek Azkoitiko AEKrekin jarri beharko dute harremanetan: azkoitia@aek.eus helbide elektronikora mezua idatzita edo 943-15 10 89 telefono zenbakira deituta. Azkoitiko Korrika Batzordeak aurrerago jakinaraziko du kilometroen zozketa noiz egingo duen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide