Herrixenek banatu du Gabonetako zozketako azken saria

Andoni Elduaien 2022ko urt. 25a, 12:16
Irabazlea, eskuinean, saria jaso duen unean. (Argazkia: Herrixen)

Maite Etxaniz Hortz Klinikako 9.773 ordezko zenbakiaren irabazleari eman diote 500 euroko hirugarren eta azken erosketa bonua.

Herrixen merkatari elkarteak joan den astean banatu zituen Gabonetako zozketako lehen bi sariak. Elorza Bizikletak saltokiko 8.655 zenbakiaren eta Lopetegi Iturgintza saltokiko 802 zenbakiaren jabeek dagoeneko jasota zuten 500 euroko erosketa bonua.

Hala eta guztiz ere, zozketako hirugarren saria banatu gabe utzi zuen merkatari elkarteak; izan ere, Maite Etxaniz Hortz Klinikako zenbaki sarituaren irabazlea ez zen agertu saria jasotzera. 15 eguneko epea izan du 9.708 zenbakiaren jabeak saria jasotzeko, baina agertu ez denez, 9.773 ordezko zenbakiaren irabazleari eman diote 500 euroko erosketa bonua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide